XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irteeran eskuinera, frantses egunkari baten orrialde bikoitz zabala horman ezarrita. Begira jarri eta non ikusten dudan Florentino Goikoetxea alemanen gerrako (Bigarren Mundu Gerrateko) hernaniar abiadore famatuaren argazkia, izenburu eta beste argazki multzo bat (familiarena barne) erakusten dituena.

Zer izango eta Florentino sonatu horren anaia gure Antonio hau. Argazki batean bera ere non dagoen hatz batekin seinalatu digu inolako hantusterik gabe. Lehenean gelditu naiz: jakintsua eta apala izateak baduela baliorik aski, biak batera biltzen direnean batik bat.